Pentsatzean egi, sentitzean eder, egitean gozo.

Hemen jarrai gaitzazu:

  • Facebook
  • Tuenti
  • Twitter
  • Youtube

Produktuak

Kalitatezko lehengaien alde eginda, produktu natural bikainak lortzen ditugu.

Bigarren Platerak

Postreak

Sukalderako Oinarriak

Erabilerraztasuna

 

Erabilerraztasun-politika www.ameztoi.com

www.ameztoi.com webaren gauzatzean, gure asmoa ahalik eta erabiltzaile gehienentzat erabilerraza izango den web gune bat diseinatzea izan da, bere muga pertsonal eta teknikoak alde batera utzita.
Horretarako, W3Ceko (World Wide Weberako Partzuergoa) partaide den WAI (Webaren Erabilerraztasunerako Ekimena) Lan-Taldeak ezarritako Erabilerraztasun-Jarraibide edo Diseinu Erabilerrazerako Printzipio Orokorren aplikazio eta betetzean oinarritu gara.

Erabilerraztasunerako arazoren bat aurkitzen baduzu edo gai honen inguruan iruzkin zein iradokizunen bat egin nahi baduzu, ez izan zalantzarik gurekin harremanetan jartzeko. e-posta: info@ameztoi.com

Zer da erabilerraztasuna?

Edozein bitarteko (web, kutxazain automatiko, etab.), pertsona guztientzat, mota bateko edo besteko urritasunen bat izan edo ez, erabilgarri dagoela bermatzen duen artea da.

Bereziki webaz hitz egiten badugu, edozein pertsonak bere ezintasuna aparte utzita, izan sentsoriala, fisikoa edo teknikoa, izango zukeen sarbidea litzateke.

Zergatik da garrantzitsua web orrialdeak erabilerrazak egitea?

Pertsonak, bereziki ezintasunen bat dutenak, weba erabiltzeko zailtasunak dituzte web orri bertan zein erabiltzen dituzten aplikazioetan (nabigatzaileak, multimedia gailuak, ahots sintetizatzaileen pantaila-irakurgailuak, etab.) aurkitzen diren era askotako oztopoak direla eta.


Oztopo horiek erabiltzaileek mota guztietako informaziora, lan-bilaketara, gizalegezko-aktibitateetara, informazio orokorrera, merkataritzara, hezkuntzara, ... sarbidea eduki ahal ez izatea eragiten dute.

Erabiltzaileek web orrialdeak bisitatzen dituztenean aurkitu ohi dituzten oztopoen adibideetariko batzuk honakoak dira:

  • Testu alternatiborik gabeko irudiak.
  • Irudi-mapetan testu alternatiboen gabezia.
  • Orrialde bat egituratzen duten elementuen erabilera desegokia.
  • Azpititulurik gabe soinuak edo deskribatu gabeko irudiak.
  • Marku, script eta appletik onartzen ez duten nabigatzaileak dituzten erabiltzeentzat alternatiba gabezia.
  • Modu linealean irakurtzean, egoki interpretatzen ez diren taulak.
  • Kolore-kontraste urriko orrialdeak.
  • etab.

Zein erabiltzailek ateratzen dituzte onurak orrialde erabilerrazetik?

Ezintasun guztiek ez dute Interneterako sarbidean eragiten (adibidez, ibiltzeko zailtasuna duen pertsona), beste askok ordea zailtasun handia ekartzen dute, ia denok pairatzen dugun ezintasun teknikoa ahaztu gabe. Erabiltzaileak honakoekin aurki ditzakegu:

  • Ahots-itzultzaile, braille, soinurik gabeko txartel edo testu moduko nabigatzaile bezalako gailuak.
  • Koloreak bereizteko zailtasuna, sistema monokromoa duten erabiltzaileak.
  • Web orrialde baten hizki-tamaina handitzera behartzen duten begiko zailtasunak.
  • Epilepsia fotosentikorra.
  • Nabigatzaile zaharkituak, edo oso berriak izanagatik ez-ezagunak, edo bere nabigatzailetik zerbitzuak desgaitu dituztenak.
  • Mugimenduan dauden objektuekin elkar eragiteko gai ez diren mugimendu-zailtasunak.
  • Sagua ez den gailua.
  • Zailtasun kognitiboak.


Orokorrean, denok lortzen ditugu orrialde erabilerrazetatik onurak, izan ere, erabiltzeko errazak dira eta ez dute inongo arazorik sortzen.

Nortzuk dira W3C eta WAI?

World Wide Web Consortium-ak, Interneten eta bere estandarren garapenaz arduratzen den erakunde neutralak, Erabilerraztasunaren inguruko lan-talde bat, Wai-a, sortu zuen.

Talde honek 1999ko maiatzean, Web Edukien Erabilerraztasunerako Arauak argitaratu zituen, erabilerraztasunerako 3 mailak, zuzentarauen edukien azterketa-zerrendak eta zuzentarau horiek betetzeko teknikak asetzeko erabilerraztasunerako zuzentarauak jasotzen dituen dokumentazio aparta.

Zertan dute oinarria erabilerraztasun-jarraibideek?

Zuzentarau horiek 14 jarraibide orokorretan oinarritzen dira (ondoren 65 puntutan banatzen direnak) eta diseinu erabilerraz bat egiteko printzipio orokorrak dira.

Jarraibide horiek, web orriak diseinatzen ari diren pertsonei, erabilerraztasuna egiaztatzeko web guneak frogatzen dituzten pertsonei, euren orrialdea erabilerraza egin nahi duten erakundeei edo ezintasuna duten pertsonei bere webeko informaziora sarbidea ematea ahalbidetzeko interesa dutenei bideratuta daude.

Zenbat erabilerraztasun-maila daude?

Erabilerraztasunaren hiru mailak ondokoak dira:

  • A Maila (1 Lehentasuna): Garatzaileak egiaztatze-puntu horiek nahitaez ase ditu, bestela, pertsona-talde batzuk ez dira gune bateko informaziora sartzeko gai izango.
  • AA Maila (2 Lehentasuna): Garatzaileak puntu horiek ase behar ditu, bestela, norbaitek informaziora sartzeko zailtasun asko izango ditu.
  • AAA Maila (3 Lehentasuna): Garatzaileak puntu horiek ase ahal ditu, bestela, pertsona batzuk informaziora sartzeko arazoak izango dituzte.

 

Proba gaitzazu

Gure produktuen inguruan esaten dizugun guztiak ez du axola... Esaten duguna egia dela ziurtatu nahi baduzu, proba gaitzazu eta egiaztatu zuk zeuk.

Sartu

Banatzaileak

Ameztoiek bere banatzaileei babesten die eta sartze berrietara irekita gaude. Familia horretatik abiatzen da.

Sartu

Bezero arreta zerbitzua

Hautatutako Produktua

Bakailaoa Pil-Pil eran

Bakailaoa Pil-Pil eran

Oliba-olio eta baratxuriarekin astiro prestatutako bakailao gezatu mamitsua.

Eskaintza ikusi

Nobedadeen inguruko gure buletina jaso nahi baduzu, e-mail bat idatz iezaguzu ondorengo helbidera info@ameztoi.com

Buletina

Ameztoi Buletina

Nobedadeen inguruko gure buletina jaso nahi baduzu, mezu elektronikoa bat idatz iezaguzu info@ameztoi.com helbidera

Kontaktua

Sansinenea Pol. Industriala 10
20740 ZESTOA (Gipuzkoa)

Telefonoa
943 832 753
Faxa
943 890 516
e-posta
info@ameztoi.com
  • Facebook
  • Tuenti
  • Twitter
  • Youtube

Egunero atsegin handiz zerbitzatzeko prest

Gure produktuak kontsultatu eta egin berehala zure eskaera!

Kontsultatu

Dei gaitzazu, edozein zalantza artatuko dugu

©2010 AMEZTOI Anaiak SLU. Eskubide guztiak erreserbatuta.

  • MasterCard
  • AmericanExpress
  • Visa