Baldintza orokorrak

ameztoi.com webguneko (aurrerantzean Webgunea) erabiltzaileek egindako AMEZTOI ANAIAK, S.L. erakundearen edo/eta harekin lotutako sozietateen titulartasun eta jabegopean dauden produktu jakin batzuen (aurrerantzean Produktuak) erosketa (linean edo/eta telefono bidez) arautuko duten kontratazio baldintza orokorrak zehaztuko dira jarraian.

AMEZTOI ANAIAK, S.L.-k Erabiltzaileei jakinarazten die hark nahi bezala eta edozein unetan izango duela Produktu horiek areagotzeko edo murrizteko eskubidea horien beharren eta horniduraren arabera edo beste edozein arrazoirengatik.

AMEZTOI ANAIAK, S.L.-k edozein unetan eguneratu ahal izango ditu kontrataziorako baldintza orokor hauek. Baldintza orokor hauek, lege-oharra eta Webgunearen pribatutasun politika, uneoro indarrean daudenak eta esakera egiteko unean argitaratuta daudenak izango dira, beraz, Erabiltzaileei horiek kontsultatzea gomendatzen zaie, azken erosketatik aldaketarik egon den jakiteko.

Erabiltzaileak berariaz adierazten du kontrataziorako baldintza orokorrak, lege-oharra eta pribatutasun politika irakurri eta ulertu dituela eskaera egitean, eta horiek argi eta garbi onartzen ditu.

1.Arduradunaren nortasuna:

AMEZTOI ANAIAK, S.L., helbidea, Zestoako Sansinenea Poligono Industrialean, 10, 20740, I.F.Z: B75035816, eta Gipuzkoako Merkataritza Erregistroan inskribatuta.

Harremanetarako datuak: E-maila: info@ameztoi.com /Telefonoa: 943.832.753

2.Lurralde eremua eta Produktuen hartzaileak:

Orri hori Espainiain, Iberiar Penintsulan bizi diren adinez nagusiak diren pertsonei aplikatuko zaie.

Orri hori argitaratzeko unean, zerbitzua eskuragarri egongo da Espainian.

Eskaera egitean eta posta-kodea adieraztean Webguneak ez badizu erosketarekin aurrera jarraitzen uzten, zure herria ez dagoela hartzaileen artean esan nahiko du eta aurrerago berriro saiatzea gomendatuko dizu.

3.Erabiltzaileen ezaugarriak:

Webgunean eskaintzen diren Produktuen erosketa 18 urtetik gorako eta Espainian (Iberiar Penintsulan) bizi diren pertsonei aplikatuko zaizkie soilik, betiere 2. puntuan zehazten diren murriztapenak kontuan izanik. Lurralde eremua eta Produktuen hartzaileak, aurrekoa.

4.Produktuen ezaugarri nagusiak:

AMEZTOIEK Erabiltzaileek Webgunearen bidez erosteko eskaintzen dituen produktuak, elikagai produktu jakin batzuk dira.  

AMEZTOI, Erabiltzaileei eros ditzaketen Produktuei buruzko informazio onena ematen saiatzen den arren, haien argazkien helburua argigarria besterik ez da eta AMEZTOI ez da izango ilustrazio horien eta erositako Produktuaren artean egon litezkeen desberdintasun txikien erantzule izango.

5.Eskaera egiteko eta linean erosteko mekanismoa:

Produktuak erosteko, Webguneko Erabiltzaileek pauso hauek jarraitu beharko dituzte:

  1. Aukeratutako produktuaren fitxa orrian sartu
  2. Fitxa produktu bertan saskiaren “GEHITU” botoiari sakatu
  3. Produktua saskian gehituko da (web orrialdeko eskuin aldean), kantitatea moldatzeko aukera egongo da. 
  4. Erosketa bukatutakoan, saskira bideratu zaitez.

Aurkitu ez duzun produkturen bat nahi izanez gero gure bezero arreta zerbitzuarekin jarri zaitez harremanetan.

ORDAINKETA MODUA AUKERATU

Ordainketa sistema aukeratu ezazu.

ESKARIAREN ONARPENA

Erosketa prozesua bukatuta, korreo elektroniko bat jasoko duzu erositako produktuen informazioarekin. Mesedez, mezua ez baduzu jaso jarri zaitez gurekin harremanetan

Nekazaritza eta abezaltzaintzaren arabera produktu batzuk behar bada denboraldi batean ezingo dira eskaini. 

Eskaria entregatzean arazoak sortzen badira: entregatzeko aukerarik ez, edo helbidea gaixki bideratuta erabiltzailearen bitartez AMEZTOIEK ez du eskari horren kostua onartuko eta erabiltzaileak ezingo dio AMEZTOIRI itzulketa hori eskatu. 

6.Bidalketarekin eta entregatzearekin lotutako baldintzak:

Bidalketak Baldintza hauetako 2. puntuan zehazten den lurralde eremuan eta hartzaileei egingo zaie soilik, puntu horretan zehazten diren murriztapenak kontuan izanik.

Entrega-epea 1-5 lan egun bitartekoa izango da eskaera baieztatzen den unetik.

Erabiltzaileak zehaztutako helbidean entregatuko dira Produktuak. Produktuak entregatutzat joko dira Erabiltzaileak zehaztutako helbidean edozein pertsonari entrega egitean.

Hartzaileak egiaztatu beharko du Produktuen egoera jasotzen dituen unean. Halaber, hartzailea produkturen bat falta dela edo hura egoera txarrean dagoela ohartzen bada, ahalik eta azkarren jarri beharko da AMEZTOIKO bezeroaren arreta zerbitzuarekin harremanetan helbide elektroniko honetan: info@ameztoi.com edo bezeroaren arretarako telefono zenbaki honetan: 943 832 753.

Halaber, AMEZTOIEK ez du inongo erantzukizunik izango  entrega egin ez bada jarraian zehazten diren kasuetan:

  • Erabiltzaileak emandako datuak
  • okerrak edo faltsuak badira, edo AMEZTOIREKIN zerikusirik ez duen ustekabeko edo ezinbesteko gertaeraren bategatik ondorioztatutako edozein arrazoirengatik.

7.Produktuen prezioa guztira:

Webgunean agertzen diren Produktuen prezio guztiak, azken prezioak dira, Eurotan adieraziak (€), zergak barne (BEZ edo/eta beste edozein zerga).

Produkto bakoitzak %10eko BEZ-a izango du.

Produktu bakoitzaren prezioa eskaera egiten den unean Produktuaren deskribapenean agertzen dena izango da.

Webgunearen bidez linean erosketa egiteko gutxieneko eskaera HOGEITA HAMAR (30€) izango da, beraz ezingo da zenbateko horren azpiko eskaerarik egin.

8.Gastu gehigarriak:

Produktuen erosketak ez du Produktuak bidaltzeko edo jasotzeko gasturik suposatzeko, ezta bestelako gastu gehigarririk ere.

9.Ordainketa modua eta mota:

Ordainketa, kreditu txartel bidez gauzatuko da web guneko erosketa prozesatzen den momentuan.

AMEZTOIEK ez dun inongo erantzukizunik izango, dagokion erakunde finantzarioak ordainketa ukatuko balu, edozein arrazoirengatik.

Erabiltzaileak balioztatutako eskaera ez da egintzat hartuko AMEZTOIEK ordainketa jasotzen duenera arte.

10.Ordainketaren egiaztagiria edo faktura:

Web orrialdeko erabiltzaileak erosketa egitean erosketa agiria jasoko du emailean.

11.Eskaera susmagarria edo iruzurrezkoa:

AMEZTOIEK edozein unetan izango du susmagarriak diren eskaerak ezeztatzeko edo emandako datuen egiazkotasunari edo/eta benetakotasunari buruzko edozein zalantza izatekotan, horien inguruko informazioa jasotzeko eskubidea, baita eskaera susmagarria

edo anormala dela uste badu ere.

12.Jabego eskubidea:

Erabiltzaileek Webgune honetako eduki edo diseinu osoa edo haren zatiren bat erabiliko, hedatuko, banatuko, argitaratuko, esportatuko, esplotatuko, erreproduzituko edo kopiatuko ez dutela ziurtatzen diote AMEZTOIRI eta horretarako konpromisoa hartzen dute.  Produktuen, ontzien eta bilgarrien diseinuak AMEZTOIREN titulartasunpean daude soilik, baita Webgunearen diseinuak eta edukiak ere. Horiekin lotutako jabego industrialaren eskubide guztiak AMEZTOIRENAK dira. Horrenbestez, Erabiltzaileek ezingo dute Webguneko eduki edo diseinu osoa edo haren zatiren bat erabili, hedatu, banatu, argitaratu, esportatu, esplotatu, erreproduzitu edo kopiatu (marka grafikoa, izena, legenda, esaldiak e.a.).

Halaber, AMEZTOIEK hauetako edozein eskubide hausten duen edozein Erabiltzaileren erregistroa ezeztatzeko eskubidea izango du, eta AMEZTOIEK sortutako kalte-ordainak eskatzeko eskubidea izango du horiek lortzeko dagokion edozein ekintza-legal egitea galarazi gabe.

13.Pribatutasun Politika:

Ikusi Pribatutasun Politika.

14.Ukatze eskubidea:

AMEZTOIEK Erabiltzaileei jakinarazten die ezingo dutela ukatze eskubiderik gauzatuko jarraian zehazten diren kasuetan, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorrean zein beste lege osagarri batzuetan jasotzen diren beste edozein kasuz gain:

1.- Kontsumitzaileak edo erabiltzaileak zehaztutako berezitasunekin egindako gaiak edo pertsonalizatuta dauden gaiak;

2.- Iraungitzen diren edo azkar narriatzen diren gaiak;

3.- Zigilatutako gaiak, entregatu ondoren zigilua kenduta, osasunaren babesa dela eta edo higieneagatik itzuli ezin daitezkeenak:

4.- Entrega ondoren, eta gaia nolakoa den kontuan hartuta, banandu ezin daitezkeen beste gai batzuekin nahastu diren gaiak:

Halaber, AMEZTOIEK ez ditu salbuespen hauetan deskribatutako produktuen itzultzerik onartuko eta entrega egiteko unean, Erabiltzaileak Produktua linean edo telefono bidez egindako erosketarekin bat ez datorrela adierazten badu onartuko ditu itzultzeak soilik. Horretarako, Erabiltzailea berehala jarri beharko da AMEZTOIREN bezeroaren arreta zerbitzuarekin harremanetan helbide elektroniko honetan, info@ameztoi.com edo bezeroaren arretarako telefono honetan: 943 832 753.

15.Kontsultak, kexak eta informazio eskaerak:

Edozein zalantza, argitzeko, kexa adierazteko edo Produktuari buruzko informazioa lortzeko, Erabiltzaileak e-mail bat bidali beharko du info@ameztoi.com helbide elektronikora edo bezeroaren arretarako telefono honetara deitu beharko du: 943 832 753.

16.Baldintza hauen kontsulta

Baldintza hauek uneoro daude erabilgarri Webgunean.

17.Legedia eta jurisdikzio aplikagarria:

Espainiako legedia izango da legedi aplikagarria. Baldintza hauen interpretazioarekin edo aplikazioarekin lotuta eman litekeen edozein liskar ezagutzeko, AMEZTOI eta Erabiltzaileak Donostiako (Gipuzkoa) Epaitegi eta Auzitegien jurisdikzio eta eskumenpean egongo dira, eta berariaz ukatu beharko dute dagozkien edozein eskubide edo foru.

Produktu hauek linean edo/eta telefono bidez erostean, Erabiltzaileak baldintza orokor hauetako arau guztiak irakurri, ulertu eta onartu direla ulertuko da.

Web garapena
BLÄU WEB DESIGN