Plastikoa

Denok izan dezakegu bizitza berri bat, BIRZIKLATU!

Ameztoien Lurrarekiko konpromezu handia dugu.

Gure aurreneko kroketak ontziratzeko erabili genuen lehen ontzi hartatik ez gara bilaketan gelditu.

Lehenengo egunetik gabiltza gure lurra kutsatzen ez duten materiak erabiliz, gure ontzia bezala: 100% BERZIKLAGARRIA.

100% berziklatzeko ontzia

Gure ontziak polipropilenoarekin eginak daude. Materia hau 100% birziklagarria da, elikagaiekin kontaktuan egoteko gomendatuta dagoen material bakarra. Gainera, temperatura altuekiko iraunkorra da.

Kolore aldaketa

Antzinan gure ontzia kolore marroikoa zen. Plastiko marroia oso zaila da sentsore optikoen bitartez antzematea eta birziklatze prozesuak egiten dituzten enpresentzat arazo bat zela konturatu ginen. Kolore aldaketarekin gure ontzia edozein birziklatze enpresan birziklatzen dela bermatzen dugu, materialak egoki birziklatuz. Hauxe da prozesu jasangarri bat sortzeko aukera egokiena.

Gurekin batera birzikla ezazu

0
urte

Plastikoaren bizitza 450 urtetik gorakoa da, askotan betirako gure paisaietan bizitza osorako geldituz.

0
billones

Gaur egun gure itsaso eta ozeanoetan 5 bilioi plastiko zati aurkitu daitezke.

0
%Ko

Gure hondartzetan aurkitzen den zakarraren %ko 73a plastikoa da.

0
urtea

2050 urterako munduko itsas txori gehienen elikadura plastikoa izango da.

Lagundu birziklatzen!

Ameztoi sortu zenetik beti egon gara plastikoaren alternatiba berri bat bilatzen, baina ez dugu oraindik tekla egokia ikutu. Hauxe da gure erronka nagusia.

Zergatik da horren zaila plastikoaren alternatiba berriak aurkitzea ?

Gure ontziak bi ezaugarri klabe izan behar dituzte gure bezeroen osasuna bermatzeko: Iraungitze data eta helbidea.

Iraungitze data

Ontzi biodegradagarrien gabezi handieana material porotsua dela da. Material porotsua izatean, egunaren joan etorriarekin ontzi barneko oxigenoa handitu egiten da eta elikagaia behar baino lehenago kaltetzen da. Gure polipropileno ontziekin berriz, elikagaiak itxura berdina mantentzen du, iraungitze data eta produktua egoki mantenduz.

Helbidea

Gure platerak penintsula osora bidaltzen ditugu. Hori dela eta, oso garrantzitsua da ontziaren erresistentzia eta termoseilatua %100 segurua eta eraginkorra izatea.

Zoritxarrez, ontzi biodregadagarriak ez dira ondo zigilatzen eta ez dute ere inpaktuen aurkako erresistentziarik. Beraz, ezin dugu arriskurik hartu gure produktua garraiatzeko garaian.

Ez gara konformatzen

Badakigu ez dela erraza izango, baina indarrez beterik gaude konponbidea bilatzen jarraitzeko. Ameztoiek helburu bezala du gure lurrean sortzen dugun ingurumen-aztarna gutxitzea. 

Gure plateretaz harro gaude baina ingurumenean dugun inpaktoaz ere harro egon nahi dugu, horregatik lanean jarraituko dugu konponbidea aurkitu arte. Borrokan jarraitzen dugu!

Lagundu gaitzazu

Ontzien edo plastikoaren inguruan teknologi berriren bat bilatzen baduzu idatziguzu gure info@ameztoi.com emailera, asko eskertuko dizugu!

Web garapena
BLÄU WEB DESIGN