Ohiko galderak

GURE PLATERAK
ESKAERAK ETA BIDALKETAK

Euskal gastronomian oinarrituz, sukaldaritza tradizionalean sukaldatzeko era errespetatzen dugulako. Sukalde handi bat gara eta punta-puntako lehengaiekin sukaldatutako plateretan sinisten dugu. Zaporean nabarituko duzu.

Sukaldatzeko denborak errespetatzen ditugu, lehengaiei balio handi bat emanez: barazkiak, haragiak, arrainak, esnea… Gure sekretua etxeko sukaldaritza eta gastronomiarekiko maitasuna nahastea da, ahosabai zorrotzenak ere konbentzituz.

Gure platerak egoera hoztuan datoz, nahi duzunean dastatu ditzazun. Plater beroak badira, berotu edo frijitu egin behar dituzu, eta plater hotzak edo postreak badira hozgailutik atera eta zuzenean zerbitzatu. Bezero handientzat (Supermerkatuak, jatetxeak eta abar…) plater ultraizoztuak ere eskaintzen ditugu.

Lasai egon zaitezke. Gure plater guztiak alergenoen inguruko informazioa dute produktuaren fitxan

Beharrezkoa diren erretilu, boltsa eta ontziak erabiltzen ditugu elikagai segurtasun totala eskaintzeko. Gainera, gure plastikoak 100% birziklagarriak dira. Ingurumenak kezkatzen gaitu eta horregatik sukaldatzean erabiltzen ditugun material guztiak birziklatu egiten ditugu: ura, olioa, xaboia, ontziak…

Banatzailea, hosteleritza empresa, elikagai empresa edo honelako bat bazara zurekin lan egiteko irrikitan gaude. Gure Katalogo berria begiratu dezakezu edo eta gurekin zuzenean harremanetan jarri.

Zure platerak gutxienez bi astez irauten dute. Produktu bakoitzaren etiketan begiratuta produktuaren iraungitze data ikusi dezakezu. Frijituen gama izan ezik

Zure etxearen kokapenaren arabera 1-5 lan egun bitartean eskaria etxean jasoko duzu.

Bidalketaren gastuak doan dira, nahi duzuna eskatuz. Gutxieneko eskaera 25 eurokoa da.

Kredituzko txartela edo Paypal-en bitartez.

Gure erosketa gida irakurri dezakezu, bertan bidalketa, itzulketa edo eta eroste prozesuaren inguruko informazioa aurkituko duzu.

Web garapena
BLÄU WEB DESIGN