FOOD 4 FUTURE ekitaldiak FoodTech industriaren munduko erreferente bihurtuko du Euskadi

FOOD 4 FUTURE ekitaldiak FoodTech industriaren munduko erreferente bihurtuko du Euskadi

Food 4 Future – ExpoFoodTech 2021ek 20 herrialde baino gehiagoko janari eta edarien sektoreko 5.000 profesional biltzeko asmoa du ekainaren 15etik 17ra bitartean BEC-Bilbao Exhibition Center-en. “Food 4 Future industriatik eta industriarentzat diseinatutako gertaera da, herrialde desberdinetako 170 enpresa-erakunde baino gehiagoren laguntzarekin, elikagaien industriari hurrengo hamarkadan aurre egin beharko dioten erronketan laguntzeko helburuarekin.

NEBEXT eta AZTI-k antolatutako Food 4 Future-k bere soluzio, ekipamendu, teknologia eta proiektu berritzaileenak aurkeztuko dituzten 200 enpresa erakusketari baino gehiagoren ordezkaritza ere izango du; nazioarteko 280 adituekin batera bioteknologia, elikagaien zientzia, segurtasuna, digitalizazioa, Blockchain, Adimen Artifiziala, Automatika eta Robotika.

Japoniako I-Tokio Unibertsitateak, Bill eta Melinda Gates Fundazioak, Ameztoi Anaiak, Campofrío, Bonduelle, Coca-Cola, Angulas Aguinaga edo Danonek beren eraldaketa industrialeko proiektuak aurkeztuko dituzte Bilbon.

Hiru egunetan zehar, nazioarteko 300 hizlari inguruk eta 56 konferentzia baino gehiagok ezagutzera emango dituzte elikagaien industriaren egungo erronkei aurre egiteko gakoak. 3 gai nagusiren inguruan osatuko da agenda: digitalizazioa, iraunkortasuna eta elikadura osasuntsua.

Food 4 Future | ExpoFoodTech

AYÚDANOS A COMPARTIR ESTE CONTENIDO

Ameztoi esperientzia probatu nahi duzu? 

Janari on batetaz gozatzea baino gauza hoberik ez dago. Gastronomiaren inguruan hitz egin, kalitateko lehengaiak aipatu eta denon artean gastronomia onaren inguruan kultura eder bat sortu. Ameztoien ongi jatearen pasioa zurekin elkarbanatu nahi dugu.

Zuen komentarioen zai gaude!

Aste osoan zehar

ongi jan ezazu

Harpidetu zaitez gure berrien aldizkarira eta deskargatu ezazu Aste osorako menuen antolatzailea.

Web garapena
BLÄU WEB DESIGN