Ameztoien Lurrarekiko konpromezu handia dugu

Ameztoien Lurrarekiko konpromezu handia dugu

Denok izan dezakegu bizitza berri bat, BIRZIKLATU!

Ameztoien Lurrarekiko konpromezu handia dugu.

Gure aurreneko kroketak ontziratzeko erabili genuen lehen ontzi hartatik ez gara bilaketan gelditu. Lehenengo egunetik gabiltza gure lurra kutsatzen ez duten materiak erabiliz, gure ontzia bezala: 100% BERZIKLAGARRIA.

100% berziklatzeko ontzia

Gure ontziak polipropilenoarekin eginak daude. Materia hau 100% birziklagarria da, elikagaiekin kontaktuan egoteko gomendatuta dagoen material bakarra. Gainera, temperatura altuekiko iraunkorra da.

Kolore aldaketa

Antzinan gure ontzia kolore marroikoa zen. Plastiko marroia oso zaila da sentsore optikoen bitartez antzematea eta birziklatze prozesuak egiten dituzten enpresentzat arazo bat zela konturatu ginen.
Kolore aldaketarekin gure ontzia edozein birziklatze enpresan birziklatzen dela bermatzen dugu, materialak egoki birziklatuz. Hauxe da prozesu jasangarri bat sortzeko aukera egokiena.

Gurekin batera birzikla

450 URTE
Plastikoaren bizitza 450 urtetik gorakoa da, askotan betirako gure paisaietan bizitza osorako geldituz.

5 BILLOI
Gaur egun gure itsaso eta ozeanoetan 5 bilioi plastiko zati aurkitu daitezke.

%ko73a
Gure hondartzetan aurkitzen den zakarraren %ko 73a plastikoa da.

2050 AÑO
2050 urterako munduko itsas txori gehienen elikadura plastikoa izango da.

Lagundu birziklatzen!

Zergatik da horren zaila plastikoaren alternatiba berriak aurkitzea ?

Ameztoi sortu zenetik beti egon gara plastikoaren alternatiba berri bat bilatzen, baina ez dugu oraindik tekla egokia ikutu. Hauxe da gure erronka nagusia.

Zergatik da horren zaila plastikoaren alternatiba berriak aurkitzea ?

Gure ontziak bi ezaugarri klabe izan behar dituzte gure bezeroen osasuna bermatzeko: Iraungitze data eta helbidea.

Ontzi biodegradagarrien gabezi handieana material porotsua dela da. Material porotsua izatean, egunaren joan etorriarekin ontzi barneko oxigenoa handitu egiten da eta elikagaia behar baino lehenago kaltetzen da. Gure polipropileno ontziekin berriz, elikagaiak itxura berdina mantentzen du, iraungitze data eta produktua egoki mantenduz.

Gure platerak penintsula osora bidaltzen ditugu. Hori dela eta, oso garrantzitsua da ontziaren erresistentzia eta termoseilatua %100 segurua eta eraginkorra izatea.
Zoritxarrez, ontzi biodregadagarriak ez dira ondo zigilatzen eta ez dute ere inpaktuen aurkako erresistentziarik. Beraz, ezin dugu arriskurik hartu gure produktua garraiatzeko garaian.

Badakigu ez dela erraza izango, baina indarrez beterik gaude konponbidea bilatzen jarraitzeko. Ameztoiek helburu bezala du gure lurrean sortzen dugun ingurumen-aztarna gutxitzea.
Gure plateretaz harro gaude baina ingurumenean dugun inpaktoaz ere harro egon nahi dugu, horregatik lanean jarraituko dugu konponbidea aurkitu arte. Borrokan jarraitzen dugu!

Ontzien edo plastikoaren inguruan teknologi berriren bat bilatzen baduzu idatziguzu gure info@ameztoi.com emailera, asko eskertuko dizugu! 
 info@ameztoi.com

Mila esker

AYÚDANOS A COMPARTIR ESTE CONTENIDO

Ameztoi esperientzia probatu nahi duzu? 

Janari on batetaz gozatzea baino gauza hoberik ez dago. Gastronomiaren inguruan hitz egin, kalitateko lehengaiak aipatu eta denon artean gastronomia onaren inguruan kultura eder bat sortu. Ameztoien ongi jatearen pasioa zurekin elkarbanatu nahi dugu.

Zuen komentarioen zai gaude!

Aste osoan zehar

ongi jan ezazu

Harpidetu zaitez gure berrien aldizkarira eta deskargatu ezazu Aste osorako menuen antolatzailea.

Web garapena
BLÄU WEB DESIGN