Emakumezkoen futbolari bultzada ematea helburu Zarautzen

Emakumezkoen futbolari bultzada ematea helburu Zarautzen

Gaur gaurkoz, COVID-19a dela eta, nesken talde nagusia da partidak jokatzen ari den futbol talde bakarra Zarautz Kirol Elkartean. Izan ere, neskek Euskal Ligan jokatzen dute, eta gainontzeko taldeak Gipuzkoako mailako ligetan ari dira.

Gaur eguerdian aurkeztu dute Zarauzko Asti kirol-gunean emakumezkoen futbol talde nagusiko babesle berria: Ameztoi. Agerraldian Ibai San Sebastian zuzendaritzako kideak eskerrak eman nahi izan dizkio Ameztoiri nesken futbola bultzatzeko egindako ahaleginagatik. “Goraka doa nesken futbola kategoria guztietan, eta badira bi-hiru urte Zarauzko talde nagusiak Euskal ligan jokatzen duela eta infantilak eta kadeteak Gipuzkoako gorengo mailetan dabiltzala”, adierazi du San Sebastianek.

Aitor Ameztoi enpresako arduradunak azaldu duenez, herri mailan mota horretako ekimenen bat babesteko gogoa zuten. “Jakina da nesken futbolak mutilenak baino babes gutxiago izaten duela, eta bultzada eman nahi izan diogu. Ahalegin handia izan da guretzat, egoera zail honetan salmentak jaitsi zaizkigulako, baina esfortzua egin nahi izan dugu”. Dena dela, ez da Ameztoik kirol ekimenak babesten dituen lehen aldia izan, Pagoeta mendi lasterketako eta Txaparrotan eskubaloi txapelketako babeslea baita. “Laguntza behar dutenen ondoa egoten saiatzen gara”.

Ibai San Sebastianek Zarauzko Udala nesken futbola babesteko egiten ari den lana ere azpimarratu du. Udaleko kirol batzordeburu Leire Aranak, bestalde, eskerrak eman dizkio Ameztoiri emakumezkoen futbolaren aldeko apustua egiteagatik. “Zarautz Kirol Elkartean lan handia egiten ari dira emakumezkoen futbola sustatzeko, eta uste dut herriak ere babestu egin behar duela ekimena. Hala, zarauztarrak animatu nahi ditut nesken partidak ikustera etortzera, bultzada eman behar zaiolako emakumezkoen futbolari”.

Amaitzeko, Ibai San Sebastianek eskerrak dizkie urtetan futbol ataleko zuzendaritzan aritu diren kideei. “Zuzendaritzan errelebo natural bat gertatzen ari da; jende gaztea sartzen ari gara gogoz eta ilusioz, baina gure aurrekoek egindako lana aitortu nahi dugu”, adierazi du.

Denboraldi arraroa
Zarautz Kirol Elkartean, gaur gaurkoz, Euskal Ligan jokatzen duen nesken talde nagusia da partidak jokatzen ari den futbol talde bakarra. “Egoera konplexua da, ez baitakigu ligak aurrera egingo duen. Gure onena ematera ateratzen gara zelaira, eta jokalariok ere eskerrak eman nahi dizkiogu Ameztoiri egoera honetan gure babesle izateko apustua egin duelako. Emakumeen futbola aurrera badoa ere, ez baita erraza babesleak aurkitzea”, azaldu du Marta Aranburu taldeko kapitainak.

AYÚDANOS A COMPARTIR ESTE CONTENIDO

Ameztoi esperientzia probatu nahi duzu? 

Janari on batetaz gozatzea baino gauza hoberik ez dago. Gastronomiaren inguruan hitz egin, kalitateko lehengaiak aipatu eta denon artean gastronomia onaren inguruan kultura eder bat sortu. Ameztoien ongi jatearen pasioa zurekin elkarbanatu nahi dugu.

Zuen komentarioen zai gaude!

Aste osoan zehar

ongi jan ezazu

Harpidetu zaitez gure berrien aldizkarira eta deskargatu ezazu Aste osorako menuen antolatzailea.

Web garapena
BLÄU WEB DESIGN